Hau da egin nuen erakusketaren argazki-montaje bat, erakusketan jarrita egon ziren argazkiak agertzen dira bertan.
Erakusketa aurrera ateratzeko gehien kostatu zitzaidana aukeraketa egitea izan zen. Aukeratutakoak niretzat espezialak zirenak izan ziren, bai momentuagaitik bai taldeagaitik edota erakusketan linealtasun bat mantendu nahi nuelako, hau da, erraz ikustekoa eta argazki bat ez gailentzea beste batengandik, ta noski tabernarekin bat egitea.
Argi neukan beste gauza bat, argazkiak ez zirela izango egunez ateratakoak, kontzertuetan argazkiak ateratzen dagoen xarma, berezitasuna eta zailtasuna, egoten diren argi eta koloretan dago eta ez eguneko argian.
Erakusketan agertzen diran taldeak hauek dira: Gose, Kokein, Giza proiektua, Lain, Amaiur, Kerobia,Deabruak Teilatuetan, Ene bada, Betagarri, Vendetta, Esne beltza, Sarkor, Sugan, Piperrak, Gatillazo, Txarrena, Berri txarrak, Lehendakaris muertos, Bide ertzean.
Batzutan agertzen dira abeslariak, beste batzutan kitarrajoleak, baterijoleak, talde osoa, salto bat, momentu berezi bat, ta hau dena Koloretan edo txuribeltzean.
Bideoan agertzen den musika Zea mays taldearen "Negua joan da ta " abestia da
Bista eder kalea, 2
Eibar