Saioa Cabañas "Gauilunak" argazkilariaren web orrialdean zaude.

ESKERRIK ASKO ZEURE BISITAGAITIK!!!

 

SAIOA CABAÑAS

"GAUILUNAK"

 

Kontzertuetako argazkiak

gauilunak@hotmail.es
http://www.flickr.com/photos/gauilunak

INES OSINAGA - AHOTSENEA 2017 OK-2
PERLATA - AHOTSENEA 2017 OK-1
MAIDER - AHOTSENEA 2017
SARKOR - AZKEN KONTZERTUA - IPARRAGIRRE 2017-5
SARKOR - AZKEN KONTZERTUA - IPARRAGIRRE 2017-3
SARKOR - AZKEN KONTZERTUA - IPARRAGIRRE 2017-1
AHOTSENEA 10 URTE-1-2
AHOTSENEA 10 URTE-1
AHOTSENEA 10 URTE-1-3
INES OSINAGA - AHOTSENEA 10 URTE-1
emarock proiektua emakumeak musika
kukutza ikutu bez!
bonberenea sutan atxiki zaitez

S.O.S JOSU - ELKARTASUN JAIALDIA

sos josu lezama elkartasun jaialdia arrigorriaga 2011

 

JOSU LEZANA, 31 urte. Kirolaria, bizikleta, eskupilota eta futbolaren maitale, Amaiur taldearen parte izan zen, Eterna heavy taldekoa eta OTko Ainhoaren baxujolea ere. Boluntario moduan Gurutze Gorrian pasa zituen hainbat asteburu eta Ciclos Yurrebason konpontzen zituen bizikletak.

 

Hainbat zorabio jasan ondoren, zeraman bizitza sustraitik aldatu zen Gurutzetako ospitalean ingresatu zutenetik eta larritasunezko ebakuntza egin ziotenetik, buruan zeukan burmuin-tumorea kentzeko asmoz. Medikuek berme handirik eman ez zuten arren, Josuk ebakuntzatik aurrera atera zen, honek sortu zizkion bigarren mailako efektuetatik ihes egin ezinik. Hoien artean, gorputz erdia paralizaturik utzi dioten hiru burmuin-infartu.

Gorlizeko ospitalean denboraldi batez egon ondoren orain bere familiarekin bueltatu da etxera. Buelta hau hainbat zailtasunengatik baldintzatua egon da. Alde batetik Josuk behar duen zaintza bereziagatik eta bestalde, familiarentzat hainbeste gastu ekonomikoa suposatzen duten hesi arkitektonikoak.

 

Gastu guzti hauei aurre egiteko asmoz, Josuren familiak eta lagunak ELKARTASUN JAIALDI bat antolatu dute MAIATZAREN 21ean ARRIGORRIAGAN.

 

Jaialdian besteak beste Porrotx arituko da, AMAIUR taldeak kontzertu berezia eskainiko du, JARE talde berriak (ex Idi Bihotz) bere lehen kontzertua emango du, KALTE eta FEOS PERO MAJOS, eta egunean zehar sortzaile ezberdinek hartuko dute parte. Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizu, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Arkaitz Estiballes, Peio Ormazabal, Bide Ertzean, Fran eta Zuriñe (Hesian), Aitor Uriarte (ex-Latzen), Deabruak teilatuetan, Gose, Siroka, Sokaide...eta egunean bertan argituko den sorpresaren bat gehiago.

 

 

http://sosjosu.blogspot.com/


 


ZABALDU

Escribir comentario

Comentarios: 0

1 Válido para envíos a España. Para leer las condiciones de envío a otros países y más detalles sobre el envío, consulta este enlace: Condiciones de pago y envío
Condiciones de pago y envío
©TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS