Saioa Cabañas "Gauilunak" argazkilariaren web orrialdean zaude.

ESKERRIK ASKO ZEURE BISITAGAITIK!!!

 

SAIOA CABAÑAS

"GAUILUNAK"

 

Kontzertuetako argazkiak

gauilunak@hotmail.es
http://www.flickr.com/photos/gauilunak

EL DILUVI - HATORTXUROCK 20 -12
EL DILUVI - HATORTXUROCK 20 -1
EL DILUVI - HATORTXUROCK 20 -13
EL DILUVI - HATORTXUROCK 20 -5
EL DILUVI - HATORTXUROCK 20 -2
EL DILUVI - HATORTXUROCK 20 -4
EL DILUVI - HATORTXUROCK 20 -9
EL DILUVI - HATORTXUROCK 20 -15
EL DILUVI - HATORTXUROCK 20 -11
ESNE BELTZA - HATORTXUROCK 20 -3
emarock proiektua emakumeak musika
kukutza ikutu bez!
bonberenea sutan atxiki zaitez

ASTEBURU INTENSOA

 

Asteburu intensoa izan da, ostiralean lanetik atera eta jarraian gasteizera abiatu nintzen ARABATAKADA-ra, bertan Skasti, Mendeku itxua, Governors, Esne beltza, Berri txarrak, Zea mays eta Tximeleta jotzen zuten.

Sarrera gehienak aurretik saldu ziren eta takillan gelditzen ziren 900 sarrerak goizean 40 minututan saldu ziren, beraz dana saldu zuten. Zelan haunditu den Arabatakada! oraindik gogoratzen naiz hasi ginenean joaten lehenengo jaietara, unibertsitate gune hortan egiten zenean, Gasteizko txosnak jartzen diren tokian.

 

Bertara 5-etarako iritsi eta tximeleta hasi behar zenerako joan nintzen, nahi nizkien argazki batzuk atera ere, baina ezin nun gehio, lehertuta nengoen, batez ere hankak. Goizean lan ta jarraian horrenbeste ordu argazkiak ateratzen, matador! gainera oraindik Bilboraino gidatu behar neban etxera itzultzeko. Hori bai konpañia honean itzuli nintzen 121 Krew-eko lagunekin, aupa zuek!

 

Lehertuta baina oso gustura, oraindik ez det denbora izan argazki danak ikusteko baina ikusitakoekin oso gustura nago.

 

Hori bai esan beharra daukat Arabatakada ondoko kanpetan edaten ibili zen gendeari, hurrengoan beraien plastikozko boltsak eta botilak hartzeko ta botatzeko ta ez utzi hor lagata ta kontzertuak ikustera joan. Bertatik joan ginenean pena ematen zun hori dana, kriston txerrikeria zen. Ta esaldi hauek suabe ta motz esanda dira ze bertakoa lotsagarria zen.

 

5 ordu lo egin ta gero, bazkaldu, txartelak deskargatu, bateriak kargatu ta leitzara abiatu ginen, ATEKAROCK zain geneukan, oingoan: Kop, Berri txarrak, Su ta gar, Vendetta eta Gose jotzen zuten. Atekarock-en ere dena salduta, polikiroldegia bete egin zen. Giro bikaina eta ondo antolatuta dena, ta kriston xolomo bokadilloak! ze ona zegoen.

 

Gaua azker pasa zen eta azken taldea bukatu zuenerako, Gose, goizeko 6ak pasata ziren, geuk piskat bla bla bla egin ta gero etxerantza abiatu ginen, baina bertan bazegoen nahi zuenarentzat juerga.

 

Etxera goizeko 9etan iritsi gara eta merezitako deskantsua hartu dugu, neu behintzat atsaldeko 7ak arte gutxi gora behera lo seko egon naiz.

Esan bezala asteburu intensoa izan da, baina oso gustura ibili naiz, neure saltsan, ta badakizue" sarna con gusto no pica", holako asteburu bat behar neban animoak altzatzeko ta motibatzeko.

 

Hurrengo asteburuak hori bai lasaitsuagoak, ta esaldi hau idazten nuen bitartean, pentsatsen zer zegoen, konturatu naiz bi kontzertuen fetxa nire buruan liatu ditudala, topatu behar det neure agenda ya! ta berriro apuntatzen hasi jejeje

 

 

 

Escribir comentario

Comentarios: 0

1 Válido para envíos a España. Para leer las condiciones de envío a otros países y más detalles sobre el envío, consulta este enlace: Condiciones de pago y envío
Condiciones de pago y envío
©TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS