mar
29
nov
2011
"Aurtengo jaialdiak berezitasun argi bat du beste edizioekin alderatuz. 2011.
urtean, nesken aldeko apustua egitea pentsatu dugu, jakin ez badakigu ere, neskek
ere musika munduan garrantzia handia izan baitute urteetan zehar. Edizio honetan
parte hartuko duten talde guztiek, neska bat dute gutxienez taldekide gisa eta hauekin,
musika arloan nesken presentzia aldarrikatu nahi dugu. Nesken presentzia indartzeko,
aurtengo abendurockek argazki erakusketa bat eskainiko du"
Argazki erakusketa apiriletik Ondarrun jarrita egon den Emarock Aurrerapena izango da. Ez zen inon gehiago jarri behar, ofiziala eta handia egin arte. Mutrikuko Rock Kolektibokoak egin behar zuten ekimena azaltzerakoan, plan aldaketa egin eta zonalde berdinean gelditzen zenez, ekimenarekin bat egin eta Mutrikuko Subeltz tabernan egongo da ikusgai abendu osoan zehar. Proiektuaren helburuekin bat dator ekimena eta holakoak laguntzeko baldin bada, beti prest!
Erakusketa hau gustoko baduzue jakin dezazuen, erakusketa hau egin nahi denaren zati txiki bat besterik ez dela, 2012. urtean hasiera emango diogu proiektuaren aurkezpen ofizialari, laister izango dituzue berri gehiago, bitartean gondidatuta zaudete aurrerapen hau ikustera eta egongo diren kontzertuetaz gozatzera.
Karteleko argazkian Kokein taldeko Zaloa Urain agertzen da. Argazki hau erakusketaren parte da
jue
11
ago
2011
Badator Bilboko Aste nagusia!!! 9 egun besterik ez dira gelditzen marijaiari ongi etorria emateko.
Aurten urtero bezala Bilboko Konpartsak beraien egitaraua prest daukate, 9 egunetako jaia ekitaldi anitzez osatua. Hori bai gogoratu aurten ere planto eguna egongo dela eta 24an txosnak itxita egongo direla, egun osoan zehar ez dira ekitaldirik egingo, atsaldeko 7retan "Erronka" izenekoa kenduta, plaza zirkularretik plaza eliptikara.
Eskertu behar da Bilboko konpartsak kontzertuekin egin duten eskema, hortxe usten dizuet ia gustoko zeozer topatzen duzuen, eta Arenaletik ez galtzeko jartzen dizuet ere egin duten konpartsen mapa.
Baina kontzertuak ez dira konpartsak antolatu dituzten ekitaldi bakarrak eta egitarau osoa ikusteko sartu beraien web orrialdera edo hemendik deskargatu.
sáb
28
may
2011
¡Las imágenes de la galería necesitan por lo menos la versión de Flash 9.0.28!
Instala la versión más reciente de FlashPlayer.
vie
11
mar
2011
¡Las imágenes de la galería necesitan por lo menos la versión de Flash 9.0.28!
Instala la versión más reciente de FlashPlayer.
sáb
05
mar
2011
Berriro ekin diot Hatortxurock-eko argazkiei, Gatibukoak igo ditut eta oin Berri Txarrak taldekoak igotzen nabil. Tamalez minutu batzuk barru bilboko aratusteak direla eta konpartsak antolatutako desfilea hasi behar da, beraz neu banoa.
Aurrera Bilboko konpartsak!!! eta aurrera jai herrikoiak !!!
Bihar jarraituko dut argazkiekin ;-)
Ondo pasa inauterietan !!!
vie
18
feb
2011
Egun hauetan egin nahi dudan proiektuarekin buru belarri nago ta argazkiak igotzearena piskat bigarren plano batean daukat.
Pasadan asteburuan ere bonberenean egon nintzen VENDETTA-ren bideoklip grabaketan, ta argazkiak atera ere, laister hemen jarriko ditut ikusgai :-) .
Baina bitartean orain dela aste batzuk igo nituen argazki batzuk utziko ditut ikusgai, hain zuzen THE SPARTEENS taldearenak.
Hilabete hasieran Bilboko kafe antzokian egon ziren eta bertakoak dira ateratako argazkiak, helbide honetan daude ikusgai: http://www.flickr.com/photos/gauilunak/sets/72157625851277407/